XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ATXURRA TA KIRTENA

-- Ola Don Keleto!

-- Zer darabik, Lontzio?

-- Eskutitz bat berorri erakustera nator.

-- Norena dek?

-- Nere seme Joxe'rena.

-- Nun dek bera?

-- Kijon'en.

-- Zer egiten?

-- Erdera apurtxo bat ikastera joan zan ba...

-- Eta ezer ikasi al dik?

-- Bai, guk ulertu ala baño geiago.Egin beza mesede azkeneko arrenkolada oiek irakurtzea.

-- Goazen ba. El que mucho abarca poco aprieta. Ori esan nai al dek?

-- Bai jauna.Gure Mañaxi'k berari barkazioa eskatzen diola uste du; nik berriz beste gauza bat uste det.

-- Zer ba?

-- An, etxe ondoan daukate ur gañean potin txiki bat barca deitzen diotena.

-- Esan nion an ez ibiltzeko baña mucho barca orrek an asko ibiltzen dala esan naiko duala uste det.

-- Ez gizona, ez. Eztik esaten mucho barca baizik mucho abarca.

-- Zer esan nai ote du ba?

-- Abarca asko duenak alpraeta gutxi bear duela.

-- Ori da guzia?

-- Orixe.

-- Ori ark esan gabe badakigu.

-- Eta esango al'uke ik ori erderaz?

-- Badegu errian bedorri bezelako gizon baten bearra.

Asko aldiz ikusi oi diran lurrian
Atxurra ta kirtena elkarren urrian.